Ilunabarrean

Larrosa beltza

Hitz ikusezin batzuk idatz ditzagun, isilune batez amestu, kateen soinuetatik libre izan, tintarik gabeko aztarnak utzi. Beste bloga: isiluneetan.blogspot.com.es

Berriro hasi, berriro ekin.

Escrito por Ilunabarrean 01-06-2014 en Categoría. Comentarios (0)

Noraezean nabil, ezinbesteko zoramenean. Norbaiten begiradaren bila. Neure burua oraindik ezagutu barik, erreflexutzat hartuko ditudan begiraden bila. Jabetu gabe, ispiluan marrazten den irudia, nire alderantzizko arima dela. Ez bainaiz ni ikusten, beste norbait baizik. Alegia, inor ez. 

Gure hutsunea nabaritu ahal izan dadin, pertsonalitate aromaz bustitzen gara. Gogor zapaltzen dugu oinatza utzi nahiean. Izateko era bati forma eman eta geure erara apaintzen ditugu sentimentuak. Gezurrez itotzen gara. Eta lurrik gabeko amildegietan altxatzen gara. Hegoak ez ditugu libre izateko, ihes egiteko baizik.

Eskuek ukitu barik laztan nazaten nahi dut, bihotza xamurtu didaten. Hatz-marka hauek sendatu. Lotsez gorderiko istorioak jaten dituen borragoma aurkitu. Berriro hasi, berriro ekin.

Promes

Escrito por Ilunabarrean 16-04-2014 en Promes. Comentarios (0)

Promesa batekin hasten da dena. Beteko dela agintzen den seinale batez. Inoiz abandunatuko ez duen esku batekin. Zoritxarrez, promesa haiek ekartzen dizkigute damurik handienak. Izan ere, promesa bat egiteak, lotura hori hausteko tentazio gehiago ematen digu. Ezinezkoaren jokabide harekin.

Promesa batekin, esan gabe egin behar diren gauzei izen bat ematen diegu. Garrantzi ezkutu bat duten sentipen askeei, mugak jartzen dizkiegu. Berez duten indarra ohiukatu.

Askok dakiten bezala, arauak ondo ikasi behar izaten dira, gero batzuk apurtzeko. Bide bera erabiltzen dugu bada promesekin. Arau berri batzuk sorrarazten ditugu, lehentasuna eman.

Mirarizko hitz batzuk dira, itsaropen bat ematen diguten airea. Batzuetan, eurengan sinisteko prometitzen digute. Besteetan, terrorea biziarazten diguten sentipenetatik urruntzeko. Baita ere, inoiz galduko ez duzula bermatzen dizute.

Nire ustetan, hau da samin askoren eragile. Eginkizun bati duena baina garrantzi handiagoa ematen diogulako eta horregatik uts egitean, porrotari eragin handiagoz eusten diogu.

Eta azkenean, beldur horiek aipatu eta lehen esandako ezinezkoen arau haitan sartzen dira. Baina, ezinezkoa dela esaten dugunean, ez al da bada autsiko den arauetako bat? Ez al diogu ba gure buruari beste nolabaiteko babes bat ematen hori beteko ez delakoan?


Anestesiarik gabe

Escrito por Ilunabarrean 15-04-2014 en Anestesiarik. Comentarios (0)

Zeu ere arrapa zaitzake ustekabeko sastakada batek. Min zaitzateke maite dituzulako. Erori zaitezke aurrerantz zoazelako. Bizkarra emango dizute beti beraien ondoan egon eta bein ezetz esateagatik. Begirada jeisten dute horain behar diren bezala tratatzen dituzulako. 

Inbidia duten haiek iraiduko zaituzte. Atzeraka pausoak egitekotan bultzako zaituzte. Malkoz malko itsaso berri bat deskubrituko duzu. Garrasi egingo dizute esna zaitezen. Hegalak kenduko dizkizute sabai urdin hori uki ez dezazun. Beldurrak itoko zaitu seguru ez zaudenetan. 

Oztopoak jarriko dizkizute biderik errezenetan. Loreak botako dizkizute eztenek zure azala urratu dezaten. Gezurrak asmatuko dituzte ohiartzunek geratu zaitzaten. 

Baina aurre egingo diezu. Garaituko dituzu. Alde batera botako dituzu. Esku berrietatik zeharkatuko dituzu urmaelak. Eta zerua eskuak altsatzearekin bakarrik ukituko duzu. 

Anestesiarik gabe, benetan sentituz, sinetsiz, gozatuz, sufrituz, eta emozio eta sentimendu guztiak biziz. Jausiz ikasten baita hegan egiten, eta ametsez hasten da bizitza eraikitzen.

Iluntasunean

Escrito por Ilunabarrean 15-04-2014 en Iluntasuna. Comentarios (0)

Iluntzean zabaltzen dira nire begi-niniak. Argi guztietatik babestean aske sentitzen naiz errealitateagatik. Ironikoa dirudi, errealitatea ilun dela diogu, baina itzalpe edo ilunabar batean senti gaitezke benetan zoriontsu. Iluntasunean edozer imagina dezakegulako agian. Edo gure ikusezintasunaren erreflexu bat ikus dezakegulako. Sentimendu hotz hark besarka zaitzakeela sentitzen duzu, bakardadearen melodiak dantza zaitzakeela.

Sekretuak xuxurla diezazkiozu, saminez beteriko negar-zotinak ululatu, ezezagunaren eta beldurraren aurrean borrokatu, beldur barik ahul sentitu, aurpegia estali gabe malkoak isurtzen utzi.

Zuk beste inork argitu dezaken tunela zeharkatu. Beste mundu bat ikusiko bazenu bezala begiak itxi. Noranzokorik gabeko iparrorratz baten moduan birak eman. 

Askok diote beldurra iluntasunari. Beno, bertako ezjakintasunari agian. Ikusteko gai ez garen uneetan beti baikaude beldurrari so. Nik leku beltz hori, edozeinen barneko puntu sarkorra deitzen diot. Norberak berea bakarrik topatzen duena. Sentimendu bakar hori. 

Horrekin erlazionatzen dut nik iluntasuna. Minduta gaudenean erakartzen dugun momentua. Ez du zertan garratz izan behar. Ezta gozo ere. Zaporerik gabeko zerbait baizik. 


 

Minutu batez

Escrito por Ilunabarrean 15-04-2014 en Ikusezin. Comentarios (0)

Betidanik nahi izan zuen begira zezaten.  Bera zen bezala ikusi zezaten. Miretsi, maitatu edo goraipatu. Ez zuen bere buruaz sinisten, ez zen maitatzen. Horregatik zuen beste batek maitatzeko beharra. Baina nola maite zezakeen berak gero, bere burua maitatzeko aina maitasunik ere ez bazuen?

Aspalditik desiratzen zuen bihotzean gordetzen zuen hari inolako etenik gabe begiratu ahal izatea. Minutu batez denbora eten eta bizitza mirestea, segunduka gainetik igarotzen ditugun "inportantziarik gabeko" xehetasun horietan finkatzea. Itsu sentitzen garen momentu horietan begiak irekitzeko une bat izatea. 

Azken finean, begirada batez laztandu nahi zuen. Azalera iritsi beharrik gabe, arima ferekatzera. 

Hala ere, beti iristen omen da momentu hori. Bilatzez uzten duzunean. 

Euri zaparradak mozorrotzen zituen maite zuten pertsonen malkoak. Jantzi beltz batek estaltzen zuen beren arima urratuak. Iritsi zen unea. Ikus zitzakeen belardi triste baten gainean zutik, bere izena mailekatua zuen harri zuri baten aurrean. Azkenean begira zitzakeen. Maitatu zitzakeen, eta sentitzen zuen, nola pertsona horien etsipenak benetan maite zutela.

Azkenean, galtzen dena da garrantzitsuena. Ordura arte jabetzen ez zarena, tamalez.